Ulma Lifting Solutions
Mitsubishiren 4 eta 5 tona kargarakoorga kontrapisatu elektrikoen serie berria
FB40-50(C) serie berria optimizatuta dago ahalik eta efizientzia handiagoz lan egiteko; izan ere, %25 energia gutxiago kontsumitzen du
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Mitsubishiren 4 eta 5 tona kargarako orga kontrapisatu elektrikoen belaunaldi berria aurkeztu du; FB40-50(C) 2S serie berrian 7 modelo ere sartzen dira.
Aukera horien artean ditugu, alde batetik, [ECO] linea, modelo ekologikoena, eta, bestetik, [PRO] linea, modelo progresiboena, karga azkarrago desplazatu eta igotzen dutenak.
Orga serie berriak efizientzia energetikoko ratio nabarmenak eskaintzen ditu - %25 energia gutxiago ere kontsumitzen du-, eta oso maila handiko errendimendua dauka.Orga horiek 4 eta 5 tona arteko karga eraman dezakete, eta azken belaunaldiko AC teknologia trifasikoa erabiltzen dute.