Mitsubishi EDiA EM elektrizitate gama berria finalista geratu da hiru FLTA saritan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Mitsubishi EDiA EM elektrizitate gama berria finalista geratu da hiru FLTA saritan

Mitsubishi EDiA EM kontrapisatu elektrikoen gama berria finalista izan da FLTA Sarietan (Fork Lift Truck Association)2019
Mitsubishi EDiA EM elektrizitate gama berria finalista geratu da hiru FLTA saritan
2019/01/24

ULMA Orga Jasotzaileak zorioneko dago, izan ere, Mitsubishi EDiA EM kontrapisatu elektrikoen gama berria finalista izan da FLTA Sarietan (Fork Lift Truck Association), 2019 Bikaintasunari dagokionez, lehiaketa honetako lau kategorietako hirutan. Saria 2019ko martxoaren 30ean emango da.

Urrian, FLTA Sarien Nominazio Batzordea bildu zen mundu osoan dauden tamaina zein tipologia askotariko enpresen sarrera-kopuru errekorra aztertzeko, eta urtarrilerako, 16 produktu edo zerbitzuren zerrenda osatu zuten. Eta finalista horiek ergonomia, segurtasuna eta berrikuntza sarietarako hautagaiak  izango dira: orain artean, haien produktu gama osoaren baitako eskorga "adimentsuenak eta arinenak" direnak.