Miniuhin efektua Ibaiondo Gizarte Etxean
Hainbat bolumenetako plaka estandar bat da, 15 mm-ko neurria duten uhinak sortzen dituena. Testura horrek kolore bereko panelak eta hainbat norabidetan kokatutako ildaskak dauzka, eta horrek egunean zehar aldatuz doan polikromatismo efektu optikoa lortzea ahalbidetu du, fatxadaren akabera aberasten duten ñabardurekin. Proiektua egin zuten arkitektoak Idom ACXT Arquitectos-eko Jesus Armendariz Eguillor, Amaia Los Arcos
Larumbe eta David Resano Resano izan ziren, eta argi izan zuten material hori hautatuko zutela proiektuaren lehiaketa fasetik, zeren eta oso modu positiboan eta esperimentatzeko aukera gisan baloratu baitziren hormigoi polimeroak eskaintzen dituen aukerak, bai testurei bai akaberei dagokienez. 14.000 metro koadro hartzen duen eta 13 milioi euroko aurrekontua izan duen eraikin erraldoi iraunkor hau hiriko ekipamendu sozialik abangoardistena bilakatu da.