Mexikoko Interlomas biaduktua eraikitzeko proiekturako soluzio integral bat garatu du ULMAk — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Mexikoko Interlomas biaduktua eraikitzeko proiekturako soluzio integral bat garatu du ULMAk

Herrialdeko hiriburura jotzen duten bideak modernizatzeko planaren barruan, 227m-ko biaduktu honek Interlomas aldea eta Naucalpan-Toluca autopista lotzen ditu.
Mexikoko Interlomas biaduktua eraikitzeko proiekturako soluzio integral bat garatu du ULMAk
2017/08/31

Gauzatze epea zen proiektu honetako baldintza garrantzitsuenetako bat.  Horretarako, ULMAk soluzio bat diseinatu du bezeroaren premia eta lan erritmoetara erabat egokituta: zinbria arkupeduna alboetan dauden 59 m-ko baoetan eta CVS aitzinamendu orga erdiko 108 m-ko zatian.

ULMAko ingeniaritza taldeak zinbrien OC sistema sendoa eta karga handiko MK sistema konbinatu ditu taula 15 metro baino gehiagoko altueretan zurkaizteko, lurzoruaren orografia malkartsuaren arabera. MK zertxak, pilarean eta MK zinbrietan bermatuta baitago, 20 metro baino gehiagoko bao bat gainditu du.

Pilare laukizuzen eta huts biek 42 m-ko altuera dute eta 5 m-ko tarteetan egin dira ENKOFORM V-100 enkofratze sistemarekin eta CR-250 gora egiteko kontsola atzeraeramangarriekin. Aurreko fasean eraikitako 0 Dobelaren gainean kokatu da aitzinamendu orga, handik itxierako dobelarantz aurrera egiteko, beste pilaretik abiatzen den orgarekin elkartzeko.

MK Sistemak berriro erakutsi du aplikazio ugari dituela, aitzinamendu orga gisa, zinbria gisa eta karga handiko zertxa gisa, bai eta enkofratu gisa ere. Sistema bakarra proiektu oso baterako.

Proiektuaren gainean gehiago jakiteko, ikusi bideoa.