METEORA testura berriarekin egindako fatxada aireztatuaren lehen proiektua

Bartzelona argi berezia duelako ezaguna da, bere eraikinen formak eta materialak nabarmentzen dituen argia baitu. Horta-Guinardo auzoan, ULMA Architectural Solutionsen METEORA testura berria erabiltzen duen lehen proiektuan, agerikoa da nola fatxada batek bere ingurunearekin modu harmoniatsuan bat egin eta espazio bat eraldatu dezakeen.
Proiektuaren ardura zuen arkitektura bulegoak METEORA aukeratu zuen bere akabera naturalagatik eta testura zimurtsu, mate eta distira artifizialik gabekoa duelako, zeina auzoko arkitektura mediterraneora bikain egokitzen baita.
Estetikaz gain, ULMAren fatxada aireztatuaren sistema funtsezkoa da eraikinaren iraunkortasuna eta eraginkortasuna bermatzeko. Hezetasun handia duen eta itsasotik gertu dagoen hiri batean, soluzioak hauek eskaintzen du:
- Erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa giro gazietan.
- Osagaien %92 naturalak dira, beraz, jasangarritasuna eta kalitatea bermatuta daude.
- Ur gutxi xurgatzen du (%0,1), beraz, fatxada hezetasunetik, kresaletik eta narriaduratik babesten du.
338 m² METEORA plaka instalatuta, birgaitzean eraikinak bere indarra eta izaera berreskuratu ditu, eta gunea biziberritu ere egin da.