METEORA: Izaera duen testura — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

METEORA: Izaera duen testura

METEORA: Izaera duen testura
METEORA: ULMAk fatxadetarako duen Stoneo PUREren testura berria
2025/04/07

Denboraren joanari eta grabitateari desafio egiten dieten arroka naturaletan inspiratuta, METEORA Stoneoko PURE gamaren testura berria da. Akabera zimur, heterogeneo eta erabat matea du, eta akabera horrekin harriak bere egoerarik puruenean duen itxuraren benetakotasuna birsortzen du, fatxada aireztatuen diseinuan aparteko naturaltasuna eskainita.

METEORArekin ULMA Architectural Solutionsek PURE gama handitu du, harriaren edertasun naturala islatzen duen testura sortari beste bat gehituta. Testura horretan, askotariko akaberak eta tonalitateak daude, estilo arkitektoniko desberdinetara egokitzen uzten dutenak.

METEORA honengatik nabarmentzen da:

  • Erabateko naturaltasunagatik; ez du distirarik, eta bere akabera matea jatorrizko harriarekin leiala da.
  • Aparteko izaeragatik: bere testura zimur eta heterogeneoak efektu organiko eta errealista ematen dio.
  • Tonuen aldakortasunagatik: kolore gama zabal batean eskuragarri, tonu argiak eta hondar tonuak, baita gris sakon eta ilunak ere.