Megaproiektua Flushing Zentroan, Queens, New York — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Megaproiektua Flushing Zentroan, Queens, New York

Tangram Plaza 110.000 m2 baino gehiago urbanizatu eta biziberritzeko proiektu bat da, Flushingeko bihotzean,Queens. ULMAk hasieratik hartu du parte megaproiektu horretan, mota guztietako egituretarako soluzio integralak hornituz.
Megaproiektua Flushing Zentroan, Queens, New York
2018/12/07

Proiektuan sartzen diren eraikuntzak dira 1.200 lekuko lurpeko aparkaleku bat, 220 apartamentuko bi etxebizitza dorre, A mailako bulegoetarako eraikin bat, 32.000 m2 baino gehiagokoa, lokal edo espazio komertzialak eta 240 gelako hotel bat.

Horrenbestez, hormak eta zutabeak egiteko MEGALITE kofratu modularra erabili da. ULMA sistema guztietan bezala, segurtasuna integratuta dago. Laneko perimetroa plataformekin estalita egon da prozesu guztian zehar. CC-4 aluminiozko kofratua aukeratu da, lauzazko azalera zabaletarako ezin hobea izanik, dorre nagusiak, aparkalekuak eta saltokiak egiteko. CC-4 kofratuzko 2.300 m²-ko panelak MEGAFRAME eta ALUPROP aluminio galbanizatuzko dorreak erabiliz gauzatu dira, txarrantxazko markoekin indartuta.

ULMA horrelako proiektuetan USAn zein mundu zabalean duen esperientzia funtsezko alderdia izan da hornitzaile moduan aukeratzeko; halaber, kontuan hartu da baita ere adostutako epeetan hainbeste ekipamendu hornitzeko gaitasuna izatea.