Matz-Erreka Koop.Elkartearen bisita ULMA Orga Jasotzaileetara — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Matz-Erreka Koop.Elkartearen bisita ULMA Orga Jasotzaileetara

Antzuolako Matz-Erreka Koop. Elkarteko Kalitate eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuetako ordezkariek ULMA Orga Jasotzaileen instalazioak bisitatu zituzten Oñatin aurreko ostiralean, Mondragon Taldeak Praktika Ontzat aitortu duen Sat Online aplikazioa in situ ezagutzeko.
Matz-Erreka Koop.Elkartearen bisita ULMA Orga Jasotzaileetara
2013/02/27

Bisita oso aberasgarria izan zen SAT Online proiektuko arduradunek eta Matz-Erreka Koop. Elkarteko ordezkariek esperientziak elkartrukatu zituztelako. Matz-Errekak 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du eta ateetako automatismoetan espezializatuta dago, ate automatikoak, zehaztasunezko plastikoak eta finkatze elementuak.

SAT Online aplikazioa bezeroak alokairuan edo jabetzan hartzen dituen ULMAko orga jasotzaileen parkea hobeto kudeatzeko erremintak behar izatetik sortu zen. Proiektu honek SATeko jarduera prozesuak estandarizatu eta optimizatzea ahalbidetu du, informazioa denbora errealean jasotzeko aukera eskaintzen du eta eskuz egiten zen lan administratibo guztia arintzen du, bezeroari eskaintzen diogun zerbitzua hobetuz. 

ULMAk garatutako SAT Online aplikazioa eta ordezko piezak saltzeko E-Commerce MONDRAGON Korporazioaren Praktika Onen Prozesuak aitortu zituen eta Praktika Onetan  sartu ziren aurreko urtean. Sistema honen bidez, MONDRAGON Korporazioak, Taldea osatzen duten negozioetan egin diren esperientzia arrakastatsuak identifikatu eta zabaltzen ditu ezagutza eta esperientziak partekatzeko guztion artean.  

Zentzu honetan, ULMA Orga Jasotzaileak urte honen amaierarako ate irekien jardunaldi bat antolatzea aurreikusten du, bi proiektu hauen jatorria, funtzionalitatea eta emaitzak ezagutarazteko jakin-mina izan dezakeen Korporazioko edozein enpresari.