Materiala ahalik eta gehien berrerabiltzea eta gauzatze epea murriztea Zumelegiko biaduktuan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Materiala ahalik eta gehien berrerabiltzea eta gauzatze epea murriztea Zumelegiko biaduktuan

Euskal Herriko hiru hiri nagusiak lotuko dituen abiadura handiko plataformaren parte da Zumelegiko biaduktua. “Euskal Y”-a izenez ezagutzen da plataforma, bere geometriagatik, eta hiru adar izango ditu, eta lotune nagusi bat puntu horretan bertan.
Materiala ahalik eta gehien berrerabiltzea eta gauzatze epea murriztea Zumelegiko biaduktuan
2023/09/11

481 m-ko luzerako egiturak 7 bao ditu, eta horien banaketak ahalbidetu du aldi berean errepide bat eraikitzea, trafikoa oztopatu gabe.  

Proiektuaren diseinuan lehentasuna eman zaie materiala ahalik eta gehien berrerabiltzeari eta gauzatze epea murrizteari. Horrela, hormigoitze aldi bakoitzaren ondoren, zinbria eta enkofratua hurrengo obra lekura eraman dira, eta taula, berriz, dorre bakarrarekin zurkaiztuta geratu da.