Legeek ez dute behar beste arautzen "prestakuntza teorikoa eta praktikoa” — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Legeek ez dute behar beste arautzen "prestakuntza teorikoa eta praktikoa”

Industrian zama lanetan, biltegiratze lanetan, eta materialak manipulatzeko eta deskargatzeko erabiltzen diren makinei lotutako istripuen tasa handia da.
Legeek ez dute behar beste arautzen "prestakuntza teorikoa eta praktikoa”
2014/01/29

«Industrian zama lanetan, biltegiratze lanetan, eta materialak manipulatzeko eta deskargatzeko erabiltzen diren makinei lotutako istripuen tasa handia da.Honen gaineko legeak oso anbiguoak dira eta legegileek ez dute obligazio zehatzik garatu gaiaren inguruan; hori dela eta, zaila da neurri zehatzak bultzatzea azken erabiltzaileek dituzten istripuak gutxitzeko”.

Hori esan zuen ULMA Orga Jasotzaileak negozioko merkataritza eta zerbitzu zuzendariak pasa den urtarrilaren 27an logistikaren eta mantentze lanen sektorearen gaineko prentsa espezializatuarekin izan zuen elkarrizketan.Fernandezen ustez, legeek ez dute “prestakuntza teorikoa eta praktikoa” behar beste arautzen, ez eta modu egokian arautzen ere, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak 19. artikuluan hala eskatzen badu ere. Horren ondorioz, ugari dira profesionalek eta ez hain profesionalek emandako "orga gidarien baimenak".

Bestetik, Fernandezek dio makina hauek erabiltzeak dakartzan arriskuak ezagutu eta aurreikusi beharra dagoela segurtasun aktibo eta pasiborako irtenbideak aplikatzeko:«Istripu asko egunero gertatzen dira eta izaten da kontzeptu batzuk ezagutzen ez direlako, esaterako hauek: “egonkortasun dinamikoa”, “zeharkako egonkortasuna”, “grabitate zentroaren desplazamendua”, “hondar edukiera” edo “karga muga altueragatik”.Eta, bukatzeko, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, ekipamenduak erabiltzeko baldintza ezin hobeetan egon behar dira eta segurtasun elementu guztiak aldian-aldian berrikusita eduki behar dituzte. Baldintza horri dagokionez, legeek ere ez dute batere zehaztu zeintzuk diren elementu horiek eta, horregatik, sarritan merkatuan oso orga zaharrak aurkitzen ditugu lanean, elementu horiek ez dituzten orgak edo elementuak eduki bai baina osoa egoera txarrean dituztenak, eta hori arriskutsua da langileentzat.

Ildo horretan, « ULMAk legeetan araututa ez dauden alderdi horiek guztiak lantzen ditu beraien makinak erabiltzen ikasteko eta makinen segurtasunari buruz erabiltzaileei ematen dien prestakuntzan, eta alokairuko makinetarako eskaintzen duen "zerbitzu osoaren" bidez edo bezeroen esku jartzen dituen mantentze zerbitzuetarako kontratuen bidez bere makinak zorrotz zainduta».