Ekipo ugari Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia eraikitzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Ekipo ugari Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia eraikitzeko

Trenbide Plan Nazionalaren barruan, Evora-Elvas 80 km-ko linea izango da Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko erabiliko dena.
Ekipo ugari Portugalgo abiadura handiko linearen lehen zatia eraikitzeko
2022/07/22

Trenbide zati hori proiektu zabalago baten zatia da, Hegoaldeko Korridore Internazionalaren zatia, alegia. Korridore horrek Elvas eta Sinesko portua lotuko ditu, herrialdeak Europarekin dituen konexioak hobetzeko.

‘Infraestruturas de Portugal’ izeneko enpresa publikoak gidatzen ditu obrak, eta obra horietan bost trenbide zatietako lautan parte hartzen ari gara hainbat eraikuntza enpresaren eskutik, esaterako, MotaEngil, MADONU, Constructora São José, Teixeira Duarte, Sacyr, COMSA, Fergrupo eta FCM enpresaren eskutik.

■ Freixo - Alandroal zatia: 20,5 km

■ Evora iparraldea - Freixo zatia: 20,5 km

■ Evora - Evora iparraldea zatia: 10 km

■ Alandroal - Linha do Leste zatia: 38,5 km

Freixo - Alandroal zatiak 10 biaduktu eta 16 gaineko pasabide ditu. Ekipo ugari hornitzeaz gain, errentagarritasuna segurtasunaren eskutik joan da.  Dagozkien taulak eraikitzeko 20.000 m³ OC zinbria hornitu dira, eta 4.000 m² inguru ENKOFORM enkofratu. 3.600 m² ORMA enkofratu jarri genituen, eta pilare eta zapatetarako 10 enkofratu multzo, ENKOFORM eta ORMA enkofratuak konbinatuz, bai eta 280 metro eskailera eta 10.500 m² BRIO aldamio ere.

Proiektu honen tamaina dela-eta beharrezkoa izan da tonaka ekipo hornitzea, ingeniaritzako soluzioak ematea eta obrako parte hartzaile guztien artean etengabeko komunikazioa egotea.

Alandroal - Linha do leste zatian zurkaizte edo apeo sistemak eta enkofratuak jarri behar izan ditugu hiru biaduktutarako, 10 azpiko pasabideak eta hormako enkofratua 13 biaduktutarako: 25.000 m³ T-500 zinbria, kontsolak eta profilak, 1.000 m² inguru ENKOFORM enkofratu eta 3.800 m² ORMA enkofratu.