Konfiantza artelan bihurtzen denean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Konfiantza artelan bihurtzen denean

Varsoviako Arte Modernoaren Museoa munduko eraikin kultural modernoenetako bat da. Eraikin honek artearen jarraitzaileen gozamenaz gain, esperientzia ahaztezina emango die arkitektura eta eraikuntza maite dutenei.
Konfiantza artelan bihurtzen denean
2023/11/06

Ageriko hormigoi zurizko hormak ezin hobeto konbinatzen dira barruko espazioekin, eta eraikinaren bolumena hiriko kultura-ingurunean integratzen da. ULMAren Poloniako filialaren ingeniaritza-taldeak etengabe lan egin du enkofratuak eta aldamioak aztertzen eta aplikatzen, hormigoizko azaleren kalitate gorena ziurtatzeko.

Ezagutza teknikoez eta esperientziaz gain, ULMAk bere gaitasun logistikoa ekarri du. Izan ere, proiektuaren tamaina handia eta konplexutasuna kontuan hartuta, ekipamenduen entregak bermatu behar zituen kronograma zorrotz baten arabera, eta, batez ere, obrari aurrez muntatutako enkofratu-egiturak hornitzea ahalbidetu behar zuen.

Azken batean, esan daiteke bai eskailerak enkofratzeko proiektua bai ondorengo muntaketa "enkofratzeko artearen" adierazgarri direla.