JAITSIERA TXIKIA ORGA JASOTZAILEEN SALMENTAN
MEDEA mantentze ekipamenduen banaketarako enpresen elkarteak 2013ko lehen seihilekoari buruz emandako datuen arabera eta datu horiek estrapolatuz, baliteke 2013ko urtearen itxieran 12.220 izatea estatu espainiar osoan saldutako makinak.
2013ko lehen seihilekoan orga jasotzaileen eta merkantziak manipulatzeko ekipamenduen salmentek gora egin zuten 6.503 unitateko kopurura arte, 2012an saldutakoak 6.914 unitate izan zirelarik (%5,94 gutxiago). 2011n eta garai berean, ordea, 7.106 unitate merkaturatu ziren.
2012ko lehen seihilekoan zein urte osoan ere 2011n izandakoen antzeko zifrak lortu baziren ere, 2010eko zifrekin alderatuta igoera nabarmena izanik, 2013ko lehen seihilekoan, berriz, atzerapauso txikia gertatu da.
Datuak familiaka aztertzen badira ikus dezakegu orga kontrapisatu termikoei dagokienez gorakada bat egon dela eta jaitsiera txikia barruko ekipamenduei dagokienez, esaterako transpalet, pilatzaile eta orga atzeragarriei dagokienez.
Itxaropena dugu, ordea, makroekonomiaren iragarpenak finkatu eta maileguen bitartez monetaren fluxuak aktibatuz gero hobekuntza horrek merkantziak ingurune logistikoetan manipulatzeko makinen merkatuari on egingo diola, merkatu hori kredituekiko eta kredituen baldintzekiko oso sentikorrak baita, eta iragarpenak hobera aldatuko dutela.
Datorren irailaren 26ra arte itxaron beharko da zifra horiek eta beste zifra osatuago batzuk ere izateko, bai eta urtearen itxieraren eta 2014rako perspektiben gaineko ondorio garrantzitsuagoak edukitzea ahalbidetuko digun merkatuaren analisia edukitzeko ere; izan ere, egun horretan merkatu honetan protagonistak diren marken zuzendari orokorren eta arduradun nagusien ohiko Mahai Ingurua egingo da, tartean Angel Sanchez ULMA Orga Jasotzaileen ordezkaria egongo delarik.