Izaskun Vildarrazek agur esango dio ULMA Orga Jasotzaileak negozioari
Izaskun Vildarrazek, Finantza eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak, ULMA Orga Jasotzaileak negozioa utziko du datorren abuztuan; Martin Etxanizek, etxean ezaguna denak, hartuko du bere lekua, eta Izaskun joan arte ULMA Handling Systemsen jarraituko du lanean.
Izaskunek, trebakuntza profesional handia eta lanerako ezin agortuzko ahalmena izateaz gain, badu ere azipamarratzeko beste zerbait, enpresarekiko beti eta unerik txarrenetan ere erakutsi duen inplikazio emozionala, alegia. Ez da kasualitatea, beraz, beti kooperatibetan lan egin izana profesionalki.
Loramendi, Aurrenak, FAGOR Automationek Txikagon duen filiala edo Mondragon Korporazioa bera izan dira, besteak beste, beren lantaldeetan Izaskunekin aritzeko pribilegioa eduki duten enpresa batzuk.
Pozik dago sortu duen eta bete-betean lan egiten uzten duen diziplina askoko taldeagatik baina, egia da, baita ere, etapa hau ixten duela pena batekin: zuzendaritza postuetako emakumeen ordezkaritza txikia izatea. Halere, espero du genero eten hori desagertzen joatea, emakumearen laguntzarekin, horretan emakumeak funtsezkoak baitira.