Inguratzaileen katalogo tekniko berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Inguratzaileen katalogo tekniko berria

Fatxadarako soluzio teknikoak
Inguratzaileen katalogo tekniko berria
Katalogo berria
2023/09/06

Denbora daramagu katalogo honen eduki teknikoa hobetzen eta perfekzionatzen. 

Prozesuan zehar, ideia berriak eta fatxada proiektuan lagundu ahal izateko modu berriak ateratzen joan dira. Soluzio berriak landu ditugu eta lehendik genituenak hobetu, xehetasun teknikoak eguneratu ditugu, eta elementu bakoitza zaindu dugu.

 

Zer berrikuntza ditu katalogo honek? 

  • Fatxada aireztatua horizontalean eta bertikalean jartzeko gure sistemez gain, ageriko grapa bidezko kokapen sistema berri bat aurkeztu dugu, errazagoa eta merkeagoa. 34. orrialdean aurki daiteke.

  • Lametan jartzeko K-SLAT sistema txertatu dugu, fatxada aireztatuetarako lama sistema berri bat, eta plaken formatu luzeagatik da berritzailea (40. orrialdean).

  • Lehorreko fatxada itxierarako ISOLA garapen berria abiarazi dugu, proiektu mota bakoitzera egokitutako 3 soluzio motarekin. 46 - 51. orrialdeetan ikusgai.

  • Xehetasun tekniko guztiak eguneratu ditugu, eta soluzio bereziak gehitu ditugu, hala nola beheko solairua indartzea edo sabai faltsua egitea.

  • Stoneo Forms pieza berezi aurrefabrikatuen soluzio berriak gehitu dizkiogu katalogoari, fatxada bakoitzerako soluzio berezi bat emateko. 54. orrialdea.

 

Sartu hemen eta deskargatu katalogo berria