• Ulma Construction

Ingeniaritzako soluzioak proiektu handi baterako

2021/03/31
Eslovakiako D4R7-Bratislava proiektuaren barruan, D4 autobideko 27 kilometro eta R7 autobideko 32 kilometro eraikitzeko lanak sartzen dira, baita 14 elkargune, 100 zubi baino gehiago eta 100.000 metro koadro baino gehiagoko azalera duen Danubioko zubi handia eraikitzekoak ere. Eslovakiaren historiako lankidetza publiko-pribatuko proiekturik (PPP) handiena da.

R7 sekzioa galtzada bikoitzeko eta errei bikoitzeko autobia erradial berri bat da, eta Bratislava hiriaren erdigunea bere hego-ekialderantz dagoen Holicerekin lotzen du. Proiektuak eskualdeko trafikoaren baldintzak hobetuko ditu, baita inguruko herrialdeen arteko ibilbide luzearena ere, garapen ekonomikorako aukerak indartuz.

Proiektuaren egitura nagusiak bi zubi ditu Danubio ibaiaren eta Kayaken gainean. ULMAk ingeniaritza eta material soluzioak eman ditu taula hegalak, zero dobelak eta pilareak egiteko. Konponbide estandarizatua eta neurrira egindakoa eskaini duenez, taularen dimentsio handietara (34,5 m-ko zabalera) egokitu ahal izan da, eta, horrela, errentagarritasunik handiena bermatu da.