IBM, National Instruments eta ULMA Embedded Solutions-ek ekitaldia antolatu dute

ULMA Embedded Solutions-ek IBM eta National Instruments-eko erremintak erabiltzen ditu, software eta sistemen egiaztatze eta balioztatzean kalitate handiko soluzioak garatzeko. Ekitaldi honen helburu nagusiak, alde batetik softwarearen egiaztatze eta balioztatzerako IBM-ren tresnak aurkeztea, eta bestetik, frogen gestiorako eta txostenak sortzeko bideratuta dagoen IBM eta National Instruments-en erreminten integrazioa ezagutaraztea dira.
Jardunaldira etortzen direnek, aurkeztutako erremintekin praktikak egiteaz gain, gaiari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera izango dute, gaian adituak diren ULMA Embedded Solutions-eko teknikoen eskutik.
Ekitaldia Azaroak 12 Oñatin eta Azaroak 26 Madrilen ospatuko da eta test, safety eta garapen ingeniari eta kalitate arduradunei zuzenduta dago.
Informazio gehiago eta izen ematea.