Hotel berria Manhattango finantza distrituan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Hotel berria Manhattango finantza distrituan

110 metroko altuerarekin, 26 Ann Street eraikina World Trade Centerretik urrats batera dago, eta Fulton Street kaletik hurbil egiten ari den bizitegi eta saltokien proiekturik handienetako bat da.
Hotel berria Manhattango finantza distrituan
2018/02/19

Eraikinean, bosgarren solairutik gora, hoteleko 298 logelak daude, eta beheko solairuetan, berriz, zerbitzuak eta merkataritza lokalak. 30 solairuetako lauzak enkofratzeko, bezeroak CC-4 aluminiozko enkofratu modularra aukeratu du. Jaisteko buruak dituenez, ezin hobea da segurtasun eskakizunak zorrotzak direneko lekuetan erabiltzeko. Materiala garaiz leheneratzea egon denez, ez da hain beharrezkoa izan ekipoak obran edukitzea eta garabia gutxiago erabili behar izan da.

Muntaketan errendimenduak oso handiak izan dira; izan ere, elementuan zoruan instalatzen dira eta, gainera, oso elementu arinak dira. Egurrezko taula kontratxapatuaren erabilera txikiagoa izan da, panelean bertan txertatuta egon baita. Abantaila handia da hori laneko guneak txikiak direnean.

ULMA Construction soluzio integralak bezeroaren premiak ase ditu, hormei eta lauzei dagokienez.  ALUPROP Aluminiozko eskorek lau lan mailari eta CC-4 enkofratuari eutsi ahal izan diete Enkofratu modular arineko panelak zutabeei, hormei, habe txertatuei, igogailu zuloei eta zapatei forma emateko erabili dira.