Hau da ULMA Architectural Solutionsen Hiri Altzarien materiala
Hirietarako bankuak, jardinerak eta luminariak fabrikatzeko ez da material garestirik edo sofistikaturik behar. Agregakin naturalak eta erretxina birziklatua nahastuta, Stoneo lortzen da. Porositate txikiko materiala da, eta abantaila ugari ditu:
- Hezetasunarekiko erresistentzia: Ez du hezetasunik xurgatzen, eta, beraz, ez da euriarekin hondatzen. Ez da puzten, ez da orbantzen, eta ez da itsusten.
- Tenperatura Ideala: Ez da gehiegi berotzen eguzkipean eta ez da gehiegi hozten tenperatura baxuetan; horregatik, erosoa da edozein klimatan erabiltzeko.
- Iraunkortasuna: Gogorra denez, zaila da apurtzen eta oso erresistentea da.
- Testura atsegina: Porositate txikia duenez, laztasunak desagertzen dira, eta ukitzeko atsegina den azalera dauka.
- Mantentzen erraza: Grafitiak erraz ezaba daitezke produktu egokiarekin azkar jardunez gero.