- Ulma Construction
Harmaila berriak Benito Villamarin Estadioan
Animazio gunea eta Premium gunea daude harmaila berri horietan, 435 lekurekin eta eserleku erosoagoekin, bai eta hiru VIP gelatara zuzenean sartzeko bidearekin ere.
ULMAk apeo eta enkofratze soluzio bereziak diseinatu ditu harmailen egitura elementuak egiteko: portikoak, tarteko habeak eta koroatze habea.
Zinbria dorreen oin planoko okupazioa ekiditeko, ULMAk karga handiko kontsolen soluzio bat planteatu du, hormak lodiera txikikoak direlako. Bi portiko kontsekutiboen artean instalatu ondoren, 15na metroko profil bi kokatu dira ENKOFORM habeen enkofratuari eusteko.
Aurretik zeuden egiturak eta eraiki berriak elkartzen diren gunean kontsolak erabiltzerik ez zegoen arren, profilen kargak lurzorura eraman dira T-500 zinbria dorreekin.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu