• Ulma Construction

H-33 zertxa, irtenbide modularra eta sostengatzailea Krakovian bi zubi eraikitzeko

2022/06/10
Krakovian bi zubi berri eraikitzen ari dira Vistula gainean: M1 eta M3 zubiak. Lehen zubia distantzia luzeko trenek erabiliko dute, eta bigarrena aldirikoek. Distantzia luzeko trenen eta aldirikoen trafikoak banantzeak nabarmen hobetuko du trenen joan-etorriak tarte horretan, eta konexioen kopurua handituko du, bidaia denbora laburtuko du eta bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna bermatuko ditu.

Krakoviako bi trenbide zubi berri horiek "E30 trenbide linearen Krakovia Gzaizówny Towarowy-Rudzice tarteko obrak eta aldiriko linearen trenbideak eraikitze lanak" proiektuan sartzen dira. Mila milioi zl-tik gorako inbertsioa da, eta MCEk kofinantzatuta dago. MCE da interkonexirako tresna bat Europarako, eta E30 lineak, besteak beste Przemyśl, Kraków, Wrocław eta Zgorzelec lotzen dituen tren lineak, egiten duen bide internazionalean trenak efizientziaz bidaiatzea bermatuko du.

Trenbideak kudeatzeaz arduratzen den enpresak (PLK - Polskie Linie Kolejowe) hiru trenbide zubi berri planifikatu zituen. 2020az geroztik, trenek M2 zeharka dezakete. Bigarren zeharbideaK bi bide izango ditu distantzia luzeko trenentzat. Hirugarren zubia trenentzat, oinezkoentzat eta txirrindularientzat izango da.

Strabag da proiektu honen kontratista orokorra. ULMA Constructionek enkofratuen, zinbrien eta aldamioen irtenbide integralak jarri ditu eraikuntzaren fase guztietan eta M1, M2 eta M3 hiru zubien egituretan.

M1 zubia lau bao ditu euskarri artean. Hiru baotan enkofratua sostengatzen duen egitura karga handiko H-33 zertxen sistema batekin egin da, 24-30 metroko luzeran. Sistema hori modularra da, lurrean soilik pixka bat zurkaiztu behar da, eta erraz muntatu eta manipulatu daiteke. Baorik estuena 12 metro luze diren TAC altzairuzko profilekin egin da.

M1aren muturreko baoen egitura sostengatzailearen enkofratuaren euskarria dira T60 zinbrien dorreak, ALUPROP aluminiozko eskorak eta karga handiko S40 eskorak.

Zubiko taula ENKOFORM HMKrekin enkofratu da. Habeak enkofratzeko oso sistema moldakorra da, hormigoizko hainbat egitura horizontaletarako balio du, eta ezin hobe egokitzen da sekzioen formara.

Xehetasun gehiagorako, ikusi bideoa.