Groupe E.Leclerc-en SCA Normande-k ULMAren alde egiten du apustu bere biltegi automatikorako Frantzian — Begira - Ulma aktualitatea

Groupe E.Leclerc-en SCA Normande-k ULMAren alde egiten du apustu bere biltegi automatikorako Frantzian

Enpresak, frantzian azken kontsumitzaileari txikizkako salmentan eta automatizazio intralogistikoan aintzindari den liderrak, ULMA Handling Systems-en konfidatu du bere biltegi automatiko berrirako.
Groupe E.Leclerc-en SCA Normande-k ULMAren alde egiten du apustu bere biltegi automatikorako Frantzian
Scanormande
2024/05/08

SCA Normandek, Normandiako, Antilla uharteetako eta Reunion uharteko E.Leclerc supermerkatuen hornidura-zentroak, ULMA Handling Systems intralogistika automatizatuko liderrarengana jo zuen, bere produktu lehorrak manipulatzeko eta palletak biltegiratzeko sistema berri bat instalatzeko biltegi berri baten beharrarekin, bai eta pakete heterogeneoen paletizazio robotizatuarekin ere. Frantziako enpresaren helburua dendei ematen zien zerbitzua hobetzea eta gero eta handiagoa zen negozio-jardueraren erritmoari jarraitzea zen.

SCA Normandek zuen beharrari irtenbidea emateko, ULMA Handling Systems-eko taldeak erreferentzia anitzeko palletak handizkariarengandik edo fabrikatzailearengandik jasotzen dituen sistema bat diseinatu zuen, dendetako eskaerak erreferentzia anitzeko paletean prestatu ahal izateko. Hauts de Glosen dagoen biltegian garatu eta inplementatutako soluzioak harrera-gune bat du, SCA Normanderi produktibitatea handitzeko, kontrol-, sailkapen- eta biltegiratze-zikloaren denbora murrizteko eta fidagarritasuna bermatzeko aukera ematen diona.

 

Biltegiratzea eta eskarien prestaketa

Sistema osoa duen eraikina 42 metroko altuerara iristen da palletak biltegiratzeko sistema automatizatuaren eremuan. Sistema horrek 10 transjasogailu ditu 100 metroko luzerako korridoreetan. Instalazioaren guztizko superifiziea 4.500 m2-koa da. Horietan 30.000 pallet gordetzeko gaitasuna lortu da, eta transjasogailuek tona bateko paletak eraman ditzakete.

Bestalde, eskaerak prestatzeko eremua hainbat solairuartez osatuta dago, eta bertan despaletizazio-prozesuaren % 66 automatizatzen da. Eskaerak prestatzeko, fardelak erretiluetan gordetzen dira 14 transjasotzaile dituen eta 100.000 espazio baino gehiago dituen miniload batean. Fardel horiek paletizagailu automatikoak eskatutako sekuentzian ateratzen dira. 7 IKPAL robot paletizatzaile, ULMA Handling Systems-ek garatuak Teknikerrekin lankidetzan,  fabrikazio aurreratuan, gainazalen ingeniaritzan, produktuen ingeniaritzan eta fabrikaziorako IKTetan espezializatutako  zentro teknologikoa. Robot horiek paleta mistoak eraikitzen dituzte Leclerc supermerkatuetara joango diren produktuekin. Hainbat neurri eta pisutako produktuak dira, eta ordena jakin batean iritsi behar dute, robotek paleta egonkorrak eraiki ditzaten. Sekuentzia hori kalkulatzen duen WMS softwarea ere ULMAn garatu da.

 

Teknopolis: ULMA telebistan

Duela gutxi, EITB euskal erakunde publikoak Teknopolis programan ULMAk diseinatu eta eraikitako instalazioari buruzko erreportaje bat eman zuen bere telebista kateetan, Elhuyarrek bultzatua eta zientzia eta teknologia dibulgazioan espezializatua. Programak proiektuaren konplexutasunak jorratu zituen, baita duela urte eta erdi lantegia ofizialki inauguratu zuen SCA Normanderen beharrak asetzeko garapen-prozesua ere.