Finestrelles Shopping Centre: besteak ez bezalako merkataritza gunea
Egon al zara merkataritza gune batean atzerrira egin duzun bidaiaren batean?
Azalera handiak dira lokal bat baino gehiago biltzen dituzten guneak, eta bertan eguzkitako betaurrekoak eta garbigailuak ere aurkitu ditzakegu.
Gogoan dut Thailandiako merkataritza gune hura, aire zabalean leku handia zuena eta lorategiaren erdian arrainontzi bat arrainez betea (lagun gutxiko aurpegia zuten arrainak), eta arrainak niri begira, pad thai-a jaten ari nintzen bitartean. Ba, esatera noana, kontsumorako lekuak izanik, beraien banaketagatik edo diseinuagatik dira apartak.
Bada, gaur, Bartzelonako Esplugues de Llobregaten dagoen "Finestrelles Shopping Centre" guneaz hitz egitera natorkizu. Besteak ez bezalako merkataritza gunea da. Eremu irekien kontzeptu berri bat da, eraikinaren barruan espazio publiko gehiago lortu nahi duena. Gune horiek freskotasun giroa ematen diote establezimenduari, eta udan Espluguesen egiten duen beroarekin asko eskertzen da.
Baina, zer gertatzen da euria egiten duenean?
Bada, oso garrantzitsua da drainatze sistema egokia izatea eta eremu bakoitzera moldatuta egotea.
Orain kontatuko dizut zer egin genuen.
Behar desberdinak zituzten lekuetako urak hustu behar zirenez, kontuan hartu ziren, besteak beste, kanalaren altuera edo saretaren materiala. Azkenik, DOMO eta MultiV+ kanalak aukeratu ziren leku bakoitzera hobekien egokitzen ziren soluzio gisa.
Jakin nahi duzu zergatik? Jarraitu irakurtzen.
DOMO kanalak: tamainak axola duenean…
DOMO polimero hormigoizko drainatze kanala izan zen barrualdeko solairuarteetarako aukeratu zen modeloa. Modeloaren altuera txikia, soilik 80 mm-koa baita, eta nerbio diseinuko altzairu herdoilgaitzezko sareta batekin konbinatzeko ematen duen aukera izan ziren berori erabiltzearen alde egiteko arrazoiak.
Merkataritza gunearen beheko solairuan eta dendara sartzeko kaleetan ere DOMO altuera txikiko modeloa erabili zen drainatzea egiteko, baina kasu horietan sareta artekatua duen diseinuarekin. Ohiko sareta batek duen inpaktu bisuala ahalik eta txikiena izan dadin, arkitektonikoki nabarmen xumea eta estetikoa den diseinua daukate, drainatzea ezkutuan geratzen delako. Albiste honekin batera doazen argazkiak ikustera gonbidatzen zaitut, ea aurkitzen duzun…
MultiV+ sistema: edukiera handiagoa muturreko emarietan
Azkenik, MultiV+ sistema merkataritza gunearen barruan eta kanpoan instalatu da. Sistema horrek V sekzioa du, optimizatua, eta efektu auto garbitzailea; gainera, sekzio hidrauliko handiagoa du, eta D400 arteko karga ahalmena duten burdinurtuzko saretekin konbinatzeko aukera ematen du.
Guztira, DOMO altuera baxuko kanalen eta MultiV+ kanal teknikoen 4500 ML baino gehiago instalatu dira.