Fatxada Aireztatuko sistema bertikala eta horizontala Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikinean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Fatxada Aireztatuko sistema bertikala eta horizontala Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikinean

Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikina ULMA Fatxada Aireztatuko sistemarekin estali da, formatu Horizontalean eta Bertikalean.
Fatxada Aireztatuko sistema bertikala eta horizontala Bartzelonako Sant Joan de Deu Numancia eraikinean
2012/03/01

Eraikinak U forma dauka, eta bi hegal ditu, gorputz zentral batek elkartzen dituena. Erdiko gorputzean gune komunak daude –bulegoak, jangelak eta sarbide nagusiak–, eta hegaletan, berriz, pazienteen gelak daude. Gelen blokeek irekidura horizontalak dituzte, eta ULMA Fatxada Aireztatuko Sistema Horizontalarekin estali dira, kolore zurian eta egitura leun satinatuarekin, erdi blokearekin kontrastea eginez, bertako gune komunetan irekidura bertikalak baitaude, Sistema Bertikalarekin estalita, arbel egituran ezarritako 3 kolorerekin. Sistemen eta koloreen kontraste hori barruko espazioen beharrei emandako erantzuna da, eta eraikina dagoen hiriguneari ere erreparatu zaio. Sistema bertikalak juntura hautsiko diseinua dauka, eta tonu desberdinak, dinamismo handiagoa lortzeko, plano horizontaleko fatxadak ez bezala. Codina, Prat, Valls i Arquitectes Associats (CPVA Arquitectes) estudioko egileen proiektuaren helburua linealtasuna haustea zen, fatxadaren diseinua askotariko formaz antolatzea, nortasun handiagoa emateko. Arkitekto egileetakoa den Joan Pratsen arabera, ULMAko produktuaren aldakortasuna eta proiektua bideragarri egiteko soluzioak bilatzen talde teknikoak erakutsitako prestasuna funtsezkoak izan ziren materiala aukeratzeko orduan.