Fagor Etxetresna Elektrikoek alokairu kontratua berritu dute ULMA Orga jasotzaileekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Fagor Etxetresna Elektrikoek alokairu kontratua berritu dute ULMA Orga jasotzaileekin

Fagor Etxetresna Elektrikoen etxeak konfiantza erakutsi du berriro ere ULMA Orga Jasotzaileen irtenbide logistikoetako aholkularitza eta ezarpenari dagokionez, Mitsubishi markako 50 orga jasotzaile berri gehitu baititu bere alokairu parkea berritzeko.
Fagor Etxetresna Elektrikoek alokairu kontratua berritu dute ULMA Orga jasotzaileekin
2011/07/01

Fagor Etxetresna Elektrikoen etxeak konfiantza erakutsi du berriro ere ULMA Orga Jasotzaileen irtenbide logistikoetako aholkularitza eta ezarpenari dagokionez, Mitsubishi markako 50 orga jasotzaile berri gehitu baititu bere alokairu parkea berritzeko. Fagor firmak 41 orga elektriko kontrapisatu eskuratu ditu Gasteizen duen banaketa biltegirako, 8 orga atzeragarri filogidatu drive-in apalategietarako, eta 4 pilatzaile guztiz berri, alokairu erregimenean.

Orain dela 10 urte baino gehiago bi enpresek duten lankidetza sendoari esker, ULMA Orga Jasotzaileen negozioak aholkua eman dio Fagorri haren alokairuko parkea osatzen duten orgen modeloei eta kopuruari buruz, Fagorren premia logistikoak sakon ezagutzetik abiatuta.  Bai orga atzeragarriak, bai kontrapisatu elektrikoak, segurtasun sistemekin egokituta daude, eta osagarriak edo osagaiak dauzkate eraginkortasuna hobetzeko eta ekipamenduak helmugako espaziora eta lanera moldatzeko. Horrenbestez, orgek pintza berezi batzuk dituzte etxetresna elektrikoak manipulatzeko, atzeragarrietako urkilen azpian bideo kamerak dituzte, eserleku birakariak ekipamenduak ateratzen laguntzeko, orga geldiaraziz kolpeak saihesten dituzten detekzio sistemak, edo osagai hidraulikoak lan egiteko presio automatikoa hautatzeko sistema bat, manipulatu beharreko karga unitatearen araberakoa.

FAGOR Etxetresna Elektrikoen eta ULMA Orga Jasotzaileen arteko lankidetza enpresek aholkulari logistikoei buruz duten pertzepzioaren aldaketaren erakuslea da, azpikontratatutako enpresak izatetik oraingo eta etorkizuneko proiektuetako partaideak izatera igaro baitira.