Ezagutu itzazu ULMA Architectural Solutionsen Creaktive, Easy eta Vanguard fatxada berriak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Ezagutu itzazu ULMA Architectural Solutionsen Creaktive, Easy eta Vanguard fatxada berriak

Fatxada Aireztatuen linearen webgunea egokitu eta argitaratu berri dugu, 3 gama berri merkaturatu direla baliatuz: Creaktive, Easy eta Vanguard.
Ezagutu itzazu ULMA Architectural Solutionsen Creaktive, Easy eta Vanguard fatxada berriak
2013/09/19

Gu motibatzen gaituena da arkitektoei euren Proiektura egokituko diren aukera desberdinak eskaintzea, eta horrek hiru proposamen desberdin hauek garatzea ahalbidetu digu:

CreAktive, pertsonalizaziorako aukera infinituak: adierazpenerako eta imaginaziorako gama arkitektoentzat. Diseinu eta sorkuntza aukera oso zabalekin, proiektu bereziak eta pertsonalizatuak lortzeko.

Vanguard, Egokitzeko gaitasuna eta Malgutasuna: gama honek proiektu bakoitzari egokitutako soluzio bat proposatzen du, neurrirako plaka-ebaketak eta formatu malguak ahalbidetuz. Egokitzeko gaitasuna, malgutasuna eta kalitate-bermea dira gure gamarik abangoardistena definitzen duten gakoak. Eskuragarri 3 testura eta 40 kolore baino gehiagotan, monokromoak nahiz polikromatuak.

Easy, Soiltasuna eta Ekonomia: gure gama soil, moldakor eta lehiakorrena da. Plakek lodiera txikia (9 mm) ,neurri estandarrak dituzte eta finkapen-sistema xumea da, ageriko graparekin.

Gamen arteko desberdintasunak xehetasun handiagoz kontsulta ditzakezu gure webgunearen Alderatu gure gamak atalean. Proiektuen bilatzailea ere kontsultatu beharrekoa da, bertan bilaketa-iragazkiak egin ahal izango dituzu proiektu moten, lokalizazioaren edo testuren arabera; eta zure proiektua nola gelditu den ere ikus dezakezu, Konfiguratzailearekin jokatuz.