Europar Batasuneko oinezkoentzako plazarik handienarentzat ad hoc egindako drainatze soluzioa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Europar Batasuneko oinezkoentzako plazarik handienarentzat ad hoc egindako drainatze soluzioa

Ezagutzen al duzu irudian ikusten duzun plaza hau?
Europar Batasuneko oinezkoentzako plazarik handienarentzat ad hoc egindako drainatze soluzioa
Zaragozako Pilar plaza
2023/12/10

Europar Batasuneko oinezkoentzako plazarik handiena da. Eta Europako bigarren handiena. Zaragozako Pilar plaza ospetsuaz ari gara, Espainian. 

Gaur drainatze soluzio berri bati buruz arituko gara, bereziki Pilar plazarako landu duguna.

Plaza birmoldatu egin dute, eta ezin enblematikoagoa den proiektu honetan, ULMAren drainatze soluzioak aukeratu dituzte.

Ad hoc soluzioa

Euskarri berezi bat egin genuen, hots, tiradera berezi bat, burdin sare artekatua eta erregistrorako burdin sare nerbioduna maila berean geratzeko behar zen altuera jakinekoa.

Irudietan ikus dezakezu Pilar plazan bertan instalatutako soluzioa.

Aparkalekua justu azpian dagoelako altuera mugak zeuden gunean, SM300 altuera txikiko kanalak jarri genituen. 

Eta altuera mugarik ez zegoen guneetan, beste drainatze soluzio bat, edukiera hidrauliko handiagoa ematen duena eta garbiketan eta mantentze lanetan aurreztea ahalbidetzen duena: %2,5eko malda mistoa duten F250K kanalak jarri genituen.

Zergatik?

Urari abiadura eta efektu autogarbitzailea eman nahi ziotelako, mantentze lanak murrizteko. Hori funtsezko faktorea baita Zaragozako Udalarentzat. F250K jarri genuen, alboko sareta artekatu batekin, ezkutuko drainatzearen estetika eta dotorezia izateko, baina, aldi berean, kanalei ahalmen hidrauliko handiagoa emateko.