Euri urak egoki drainatzeak suhiltzaile parke batean duen garrantzia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Euri urak egoki drainatzeak suhiltzaile parke batean duen garrantzia

Zallako suhiltzaileen parkea
Euri urak egoki drainatzeak suhiltzaile parke batean duen garrantzia
2023/06/06

Uste dut lanbide batzuk bokaziozkoak izan behar direla, eta suhiltzaileena da horietako bat. Horregatik, gaur gure hirietako heroiez arituko gara nagusiki.

Haiengan pentsatzen dudanean, ez zaitut engainatuko, egutegiak dira burura etortzen zaidan lehen gauza. ;)

Beno, burura etortzen zait, halaber, nire haurrek txikiak zirenean horietako bat izatea ere amesten zutela, suhiltzaileen kamioiek, sirenek eta super kaskoek liluratuta zeuden eta.

Baina orain, txantxak aparte utzita, suhiltzaileek funtsezko zeregina dute gure gizartean, larrialdi egoerei aurrea hartzeko eta egoera horiei erantzuteko. Horregatik da lehentasunezkoa estazio bateko segurtasuna guztion onerako.

Kontuan hartu beharreko faktoreetako bat da suhiltzaile parkeetan euri urak egoki drainatu behar direla.

Hona horren arrazoia:

Egoki drainatzea lagungarria izan daiteke uholdeak eta lur edo legar irristatzeak prebenitzeko, horiek estazioko sarbideak eta irteerak ixtea eragin dezakete-eta.

Imajinatu zer-nolako hondamendia izan zitekeen.

Kompaqdrain gamako kanalak

Gaur kontatuko dizut Zallako suhiltzaileen parkean, Bizkaian, horrelako edozein arazo saihesteko, Kompaqdrain gamako kanalak instalatu direla. Kanalen familia hau drainatze ahalmen handiko eta ahalik eta segurtasunik handieneko soluzioa izateagatik nabarmentzen da.

Sekzio itxiko kanalak direnez, eta korrosioaren aurkako material batez (polimero hormigoia) fabrikatuta daudenez, kanal horiek iraunkorrak, erresistenteak eta seguruak dira.

Gama honek hainbat modelo ditu, eta proiektu honetan Kompaqdrain® Traffic modeloa instalatu da, hau da, zirkulazio normal eta astuneko eremuetarako pentsatutako modeloa, 40 T arteko haustura karga baitu.

Kanalen familia honen beste abantailetako bat da pieza bakarrekoa dela (kanala + sareta) eta hori dela-eta errazagoa dela saretaren gainean egiten diren esfortzuek eta maniobra azkarrek sortutako arazoak saihestea. Esaterako, kamioiak sute bat itzaltzera premiaz irten behar direnean gerta daiteke hori.

 

Amaitzeko, ESKERRAK letra larriz bidali nahi dizkiot suhiltzaile talde osoari, hor egoteagatik eta larrialdi handi zein txikiei aurre egiteagatik. Berdin-berdin aritzen dira sute handi bat itzaltzen edo zuhaitz batean dagoen katu beldurtu bat erreskatatzen, katuak atzaparkadaren bat egiten badie ere.  :)