ETXEBIZITZEN BIRGAITZEA ALCOYN NEURRIRA AURREFABRIKATUTAKO ULMAKO PIEZEKIN — Begira - Ulma aktualitatea

ETXEBIZITZEN BIRGAITZEA ALCOYN NEURRIRA AURREFABRIKATUTAKO ULMAKO PIEZEKIN

ULMAk, Jose Luís Esteve arkitektoarekin lankidetzan, neurrira egindako pieza aurrefabrikatuak aztertu, diseinatu eta hornitu ditu birgaitze lan honetarako.
ETXEBIZITZEN BIRGAITZEA ALCOYN NEURRIRA AURREFABRIKATUTAKO ULMAKO PIEZEKIN
2018/03/28

Eraikinak pitzadura eta haustura arazoak zituen plakazko estalduretan, armadurak harriz gutxi estalita zeudelako, eta horrek luiziak izateko arrisku handia dakar.

ULMA aurrefabrikatu arkitektonikoek eskaintzen dituzten moldakortasuna eta soluzio eskuragarriak gakoa izan dira aukeraketa egiterakoan. Kasu honetan, proiektura egokitutako pieza espezifikoak diseinatu eta fabrikatu dira, eraikinaren akabera desberdinei soluzioa emanez balkoi fronte, horma atal itsu eta leiho azpaduretan.

Materialaren aukeraketa ere funtsezkoa da proiektu baten arrakastarako, eta hormigoi polimeroaren kalitate handiari esker, pieza horiek soluzio optimoa izan dira.

Materialaren abantaila aipagarrienak dira bere aldaezintasuna izozte-desizozte zikloetan eta ur-xurgatze indize ia nulua. Horri piezetan armadura falta gehitzen badiogu, esan dezakegu ULMA aurrefabrikatuek eraikinaren osasuna luzatzen laguntzen dutela eta emaitza bikainak ematen dituztela fatxaden birgaitze lanetan.

Guztira, 1000 m2 hornitu dira materialean eta proiekturako aukeratutako kolorea hareharria izan da, eraikinaren aurreko estetikari eutsiz.