Estetika biribila eta prestazio energetiko handiak APANID Zentro Okupazionalerako (Getafe) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Estetika biribila eta prestazio energetiko handiak APANID Zentro Okupazionalerako (Getafe)

Nola lortu materialak konbinatzea, leihoen neurri desberdinak eta dena primeran doan instalazioa.
Estetika biribila eta prestazio energetiko handiak APANID Zentro Okupazionalerako (Getafe)
2021/04/26

Zalantzarik gabe, besteei laguntzeak puntuak gehitzen ditu KARMAren kartillan (ematen duzuna jasotzen duzu), baina onena da ondo sentiarazten zaituela. Zure gogo aldartea hobetzen da, eta baliagarri sentitzen zara.

Zientifikoki frogatuta dago, eta ziur zeuk ere sentitu duzula hori.

Horregatik, elkarrekin lantzen ari garen proiektu hau APANID erakunderako Zentro Okupazional bat dela jakinda, sentsazioa are hobea da.

Zergatik?

APANID haur desberdinen guraso eta lagunen elkartea delako, eta 50 urte baino gehiago daramatzalako adimen urritasuna duten pertsonen bizitza hobetzen eta pertsona horiei laneratzen laguntzen.

Azalduko dizugu zer den proiektu honetatik garrantzitsuena eta interesgarriena:

Mafalda Riveiro arkitekturako Nazioarteko Doktorea arduratu da altueran zabaltzen diren eraikinez osatuta dagoen eta material, kolore eta soluzio desberdinekin egin den eraikin multzo horren proiektua egiteaz.

ESTETIKA BIRIBILA, KOLOREAK ETA MATERIALAK KONBINATUZ

Helburua zen estetika biribila lortzea, hainbat kolore eta material konbinatuz, multzoa osatzen duten eraikinak eta inguruan daudenak bereizi ahal izateko.

Nola lortu da hori?

    1. Materialak konbinatuz: Aholkatu egiten dugu eraikuntzaren xehetasunik egokiena definitzeko.

      Erdian duen 3 altuerako eremurako, polimero hormigoi zuriko fatxada aukeratu da. Erdiko bolumen horretan altuera bateko lau modulu sartu dira, zinkezko fatxada beltzekin eta ohiko hormigoi grisezko portikoarekin sarreran.

      Materialak elkartzeko moduak zeregin garrantzitsua izan du, eta konplexua izan da. Funtsezkoa da elkarketa horien estetikako eta eraikuntzako alderdiei irtenbide bat bilatzea, batez ere hezetasun arazoak saihesteko. Kasu zehatz bakoitzerako eraikuntzaren xehetasunen diseinua erabakigarria izan da.

        2. Fatxada bao desberdinetara egokituz: Fatxada milimetrora modulatzen dugu.

          Argi naturalaren presentzia optimizatzeko, eraikinak dimentsio desberdineko baoak ditu: Zerrenda horizontalak, bertikalak, azalera zeharrargiak eta gardenak. Eta horietako bakoitza barrualdean behar den argi proiekzioaren arabera aukeratu da. Ezaugarri horrek, gainera, originaltasuna ematen dio fatxadari. Leihoen neurriak 1,5 m2-tik 31m2-ra bitartekoak dira. Hori dela eta, fatxaden modulazioari buruzko azterketa oso zehatza egin behar izan da, baoekiko koherenteak izan daitezen. Arkitektoak nabarmendu du ULMAko lantalde teknikoaren laguntza funtsezkoa izan dela, bai proiektu fasean, bai eraikuntza fasean

          "Egunez, leiho bat lanpara eder bat da"  GAE Aulenti (XX. mendeko arte eder guztiak ukitu zituen arkitektoa)

            3. Polimero hormigoiaren egonkortasun dimentsionalarekin eta lautasunarekin.

              Materiala da obraren azken emaitzari eragiten dion beste funtsezko puntuetako bat. Aipatu dugunez, eraikin nagusirako polimero hormigoia aukeratu zen. Plaka horiek beste material batzuk baino egonkorragoak dira dimentsionalki, eta lautasun handiagokoak. Emaitza gisa, fatxada garbiagoa eta araztuagoa lortzen dugu. Azpimarratzeko moduko ezaugarria da 1800x900 mm-ko formatu handiko plakak erabili direla. Gainera, material bera erabili da fatxadarako eta markoetarako. Hori ere profesionalen taldeak positiboki balioetsitako plusa da.

              INGURUMEN JASANGARRITASUNA: A klaseko ziurtapen energetikoa

              Eraikinaren diseinuan oso kontuan hartu dira energia aurrezpenari eta ingurumen iraunkortasunari buruzko gaiak, eta prestazio energetiko handiko fatxada bat lortzea izan da premisa nagusietako bat. APANID eraikinak A klaseko ziurtapen energetikoa eskuratu du.

              Aireztatutako fatxadaz gain (energia kontsumoa % 30 ere murriztu dezake), beste neurri batzuk ere erabili dira: eguzki babes desberdinak fatxaden orientazio bakoitzerako, oso transmitantzia termiko eta eguzki faktore baxuko beirak, zubi termikoaren haustura duten arotzeriak, beroa berreskuratzeko instalazio oso eraginkorrak, presentzia detektatzeko sistemak, isolamendu termikoen gaindimentsionamendua, eta abar. Zentzu horretan, bai Mafalda Riveirok bai bere lantaldeak gauzak garbi dituzte:

              "Arkitekturak gizartearen zerbitzura egon behar du, eta balioa eman, pertsonen ingurunea eta bizi kalitatea hobetuta".

              AMAIERA BIKAINA: Instalazio azkarra, kostuetan aurreztuta eta arazoak saihestuta

              Aurretik esandakoari gehitzen badiogu instalazioaren prozesua arazorik gabe eta azkar egin dela, esan dezakegu proiektu honi amaiera bikaina emateko modu ezin hobea izan dela. APANID erakundearen ikono bihurtu da eta horrek aho zapore bikainarekin uzten gaitu guztiok. Hori egin ahal izan da taldean gogor eta aurretiaz lan eginez eta aurkituko genituen puntu garrantzitsu guztiak xehetasunez eta planoaren gainean zehaztuz.

              Zentro Okupazionala 330 erabiltzailerentzat da, eta adimen urritasuna duten pertsonak laneratzeko ahaleginean dihardu. Lan horrekin, APANID laneratzen diharduten erakundeen abangoardian kokatzen da.