Esan agur giro gaziak eragindako zure fatxadako patologiei — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Esan agur giro gaziak eragindako zure fatxadako patologiei

Esan agur giro gaziak eragindako zure fatxadako patologiei
2021/10/06

Kostaldeko hirien oso zaleak gara. Itsasoa maite dugu. Barnekoak garenoi udako egun bero horiek gogorarazten dizkigu.

Eta zuri gauza bera gertatzen al zaizu?

Kostaldeko hiri bat bereziki gustatzen bazaigu, Donostia da. Ezagutzen baduzu, seguru pintxoz betetako taberna horiek etorri zaizkizula burura… zer goxoak!

Baina bere gastronomiagatik ez ezik, Donostia mundu osoan ezaguna da edertasun arkitektoniko eta paisajistikoagatik ere. Kostaldea bustitzen duen Ozeano Atlantikoak zerikusi handia du azken honetan.

Ba al zenekien Ozeano Atlantikoa dela munduan gazitasun handiena duen eremuetako bat? Datu bitxia…

Eraikinetako fatxadak etengabe giro gaziaren eta inguruko hezetasunaren eraginpean egoteak arkitektura ingurunera eta klimara egokitzea eskatzen du.

Testuinguru horretan, itsasoko gatzagak eragindako fatxadetako patologiei nola esan agur azalduko dizugu gaur.

Jarri arreta birgaitze proiektu honetan egin genuenari.

Donostiako Aquariuma hiriaren ikur eta erakargarri turistikoa da Gipuzkoako hiriburua bisitatzen duten edonorentzat. Nola ez, akuario publiko bat denez, itsasoaren aurrean kokatuta dago, eta, horren ondorioz, hurbiltasun horregatik gehien sufritzen duen elementu arkitektonikoa fatxada da.

Giro gazia eta inguruko hezetasuna dira lehen lerroan dauden fatxadak gehien hondatzeko arrazoiak. Aquariumak, zehazki, patologia desberdinak zituen eta egoerak iraupen luzeko esku hartzea eskatzen zuen.

Iraunkortasuna: bizitza luzea fatxadari

Arazoak konpontzeko, eraikinaren fatxada birgaitzea erabaki zen. Garrantzitsuena denboran iraungo zuen fatxada bat lortzea zen; hau da, birgaitzearen helburua tokiko ingurunearekiko erresistentea zen material bat erabiltzea zen.

Gure materiala ia iragazgaitza da eta ez da porotsua; beraz, ez du hezetasuna xurgatzen eta horrek ingurune gazien aurrean erresistenteagoa bihurtzen du. Azken batean, bere ezaugarriek iraupen luzea eskaintzen diete eraikinen fatxadei.

Utzidazu beste datu bat ematen.

ULMAn hain ziur gaude gure materialaren emaitza onekin, ezen 10 urtera arteko bermea eskaintzen baitugu gure fatxada aireztatuko sistemetan.

Eraikina ingurunean integratzea

Horiek horrela… ikusi al dituzu testu honekin batera doazen argazkiak? Zer iruditzen zaizu Aquariumeko fatxadaren kolorea eta testura?

Eta horretaz ari garela… ikusi al dituzu testu honekin batera doazen argazkiak? Inguru zoragarri horretan integratzeko gai izan ote garen galdetzen diogu geure buruari.

Kasu zehatz honetan, helburua harri itxura lortzea zen, eta, horretarako, arbel lur ehundura erabili zen kolore ilunean.

Zer iruditzen zaizu azkeneko emaitza?