Eraikuntza iraunkorraren aldeko apustua
Pandemiaren eta konfinamenduaren ondorioz, gure etxeetako elementu gehiago baloratzen ditugu, lehen hain ezinbestekoak ez zirenak. Beharbada etxetik lan egitea ez zen denontzako irtenbiderik egokiena izan, baina, zalantzarik gabe, jende askok bere beharrak birplanteatzea eragin zuen.
Gero eta balio handiagoa duten faktore berri horien artean daude gure etxebizitzen jasangarritasuna eta energia eraginkortasuna.
Via Célere promotoreak urteak daramatza ingurumeneko eta energia aurrezteko irizpide zorrotzak txertatzen. Gaur ekarri dizugun proiektua horren froga da.
Célere Cortijo Norte Boadilla del Monteko (Madril) obra berriko bizitegi sustapena da. Alberto Martin Caballero arkitekto ezagunak diseinatutako 312 premium etxe atxikiko multzoa da, diseinu moderno eta minimalista duena.
Etxebizitzek A kalifikazio energetikoa dute, energia aurrezteko estandarrik altuena, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzeko.
Azken batean, diseinua alde batera utzi gabe, irizpide jasangarriak lehenesten dituen sustapena da.
Bizitegi multzo horretako hormen gaina errematatzeko, 17 km horma txapel baino gehiago eman ditugu.
Pieza aurrefabrikatu horien helburua ura hustea da, iragazketak saihesteko. Ainguratze herdoilgaitzez instalatzen dira, eta, horrela, piezak epe luzera korrosioa izatea saihesten da. Promozio honetarako, MA horma txapelaren modelo zuria hornitu dugu, gure gama estandarreko neurri desberdinetan.
Baina, gainera, konponbide pertsonalizatuak sortzeko gai gara. Célere Cortijo Norterentzat, adibidez, 70 zentimetroko zabalerako horma txapelak fabrikatzeko molde berezi bat diseinatu dugu. Dimentsio hori ez genuen gure katalogoan. Beraz, neurrira egiten dugu.
Via Célerek bertatik bertara ezagutzen du gure piezen kalitatea, Célere Perales txaleten sustapenean erabili zituztelako. Eta gauza jakina da gauza onak errepikatu egiten direla.
Stoneo: eraikuntza jasangarriaren aldeko gure apustua
Eraikuntza material jasangarriei eskatzen zaien ezaugarri nagusietako bat da iraunkortasun handia izan behar dutela. Eta ULMAn eraikuntza jasangarria sustatzen dugu Stoneoren aldeko apustua eginez.
Stoneo harritik eratorritako materiala da, ia osorik osagai naturalez (agregakinak) eta birziklatuez osatua. Horiek guztiak kalitate protokolo zorrotzen bidez kontrolatzen dira.
Porotsua ez den materiala, ia ur xurgapenik ez duena (% 0,1); horrek bermatzen du gure piezek ez dutela ez zikinkeriarik ez hezetasunik xurgatzen, eta, horrela, denboran zehar iragazgaiztasuna bermatzen dela.
Guretzat kalitatea iraunkortasuna da, eta iraunkortasuna jasangarritasuna. Ez duzu uste?