Enpatia eta entzute aktiboaren inguruko gogoeta ULMA Architectural Solutionseko bazkideen arteko talde dinamikan
Jardunaldia hasteko, bazkideek Antonio Canceloren hitzaldia entzuteko aukera izan zuten, Eroski Kooperatibaren sortzailea eta Mondragon Taldeko lehendakari ohia. Cancelok bere historia partekatu zuen bertaratutakoekin, Eroskiren hasierak eta kooperatibako balioak eta enpresako sustatzaile eta goi-kargudun izatearen bizipenak azaldu zituen.
Ondoren, elkartutakoek enpatia eta entzute aktiboa lantzeko aukera izan zuten talde txikitan banatuta eta dinamizatzaile batzuek bideratutako dinamikan. ULMAko profil profesional desberdinak irudikatzen zituzten fikziozko bi pertsonaiekin enpatizatu eta horien inguruan hausnartzeko aukera izan zuten.
Helburua bestearen tokian jartzea zen bere mezua entzuteko, ulertuta enpatia gure arteko ulermena eta talde lana errazteko balioa dela. Amaitzeko, parte hartzaile bakoitzak bere konpromisoak idatzi zituen, egunerokoan enpatia eta entzute aktiboa indartzeko.
Goiza parte hartzaile guztien familia argazkiarekin amaitu zen.