Emaria kontrolatzeko brida zulodunak SHELLen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

Emaria kontrolatzeko brida zulodunak SHELLen

ULMA Piping homologatu egin da SHELL petrolio konpainian Nipplea soldatuta daramaten brida zulodunekin. Hidrokarburo enpresa angloholandarra petrolioaren sektoreko lau handien arteko bat da, BP, ExxonMobil eta Totalekin batera.
Emaria kontrolatzeko brida zulodunak SHELLen
2016/11/14

Nipplea soldatua daraman zuloaren bitartez, sekzio erreduktore bidez bereizitako bi gunetan presioa neurtuz kontrolatzen da emaria. Bridei zulo bat egiten zaie. Ondoren Nipple bat soldatzen zaie, eta bertan presioa neurtzeko presostatoa instalatzen da. Hodiaren emaria eskuratzeko, Bernoulliren printzipioa aplikatzen da.

Produktu honekin zabaldu egiten da ULMA Pipingek brida estandarren periferian garatzen diharduen produktuen gama, izan ere, Oil & Gas sektorean munduko liderra da.