Emakumeen esperientzia Ulma Forjako tailerrean;Ainhize Francori entrebista — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

Emakumeen esperientzia Ulma Forjako tailerrean;Ainhize Francori entrebista

Ainhize Francok industria sektorean ikasle eta profesional gisa izandako esperientziaren berri ematen digu. Mekatronika aukeratu zuenetik, Ulma Forged Solutions-en lan egin arteko esperientziaren berri emateaz gain, etengabeko ikaskuntza, lan erronkak eta arlo teknikoetan emakumeen presentzia sustatzearen garrantziari buruzko gogoetak partekatzen ditu.
Emakumeen esperientzia Ulma Forjako tailerrean;Ainhize Francori entrebista
Ainhize Franco
2024/12/12

Ainhize Francori entrebista

Zerk bultzatu zintuen Mekatronika ikastera?

-Mekatronika ikastea aukeratu nuen, jakintza-sorta zabala eskaintzen duelako, eta hain eremu desberdi nean sartzea interesatzen zitzaidal Gainera, uste nuen diziplina honek aukera ugari eskainiko zizkidala nire etorkizun profesionala definitzeko unean.

Nola hasi zinen Ulma Forged Solutionsen lanean?

-Ulma Forged Solutionseko mantentze lanetako departamentuan hasi nintzen, ikasketen lehen urtean praktikak enpresa honetan egin Esperientzia horrek nire prestakuntzareki n jarraitzera bultzatu ninduen, eta, ondorioz, modalitate duala aukeratu nuen.

Zure lanpostuko zein alderdi nabarmenduko zenituzke?

-lkasteko leku bikaina dela uste dut, izan ere, makina ugari eskaintzen ditu, konpondu beharreko arazo teknikoak eta oso profesional gaituak ditu, betilaguntza emateko prest.

Zergatik uste duzu emakume gutxi daudela sektore honetan?

-Nire ustez, sektore honetan emakumeen ordezkaritza txikia izatearen arrazoia izan daiteke, emakumeek uste dutela benetan dagoena baino indar fisiko handiagoa behar duten zereginak daudela.

Zer esango zenieke sektore honetan lan egitea pentsatzen ari diren emakumeei?

-Egunero jarrera irekia eta ikasteko prest izatera animatuko nituzke, etengabeko ikaskuntza baita. Aholkatuko nieke sor daitezkeen erronken aurrean beldurrik ez izateko.