Ulma Construction
Elkarlaneko ingeniaritza, Zêzere ibaiaren gaineko zubia konpontzeko proiektuan
Zubiaren egitura konpontzeko eta sendotzeko proiektuan, ULMAk garatutako irtenbide teknikoa ingeniaritza, logistika eta muntaketa arloen arteko etengabeko lankidetza-prozesu baten emaitza izan da.

Castelo de Bode urtegiaren ingurune naturalean dago Pombeira zubia, eta Portugalgo Ferreira do Zêzere eta Vila de Rei udalerriak lotzen ditu. Azpiegitura Zêzere ibaitik 100 metrora dago, eta 385 metroko luzera, 224 metroko erdiko arkua eta 14 eta 21 metro arteko baoak ditu.
ULMAk eskainitako soluzioa BRIO norabide anitzeko aldamioz osatutako lanerako plataformaren diseinuan datza, hegalean eta taulatik eta zubiaren arkutik zintzilik, zirkulazioa eten gabe, sarbide segurua eman zien esku hartzeko eremu guztiei.
Proiektuaren bideo honetan ezin hobeto ikusten da ULMAk eskainitako aldamio-soluzioa.