EDIA EX GAMA Gidatze arina, erabateko kontrola. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

EDIA EX GAMA Gidatze arina, erabateko kontrola.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Mitsubishiren azken erronka handia aurkeztu du, EDIA EX berria, orgarik berritzaileena gidatze eta produktibitate esperientziari dagokionez, barruan lan egiteko duen gaitasunaz gain kanpoan ere lan egiteko modukoa baita.
EDIA EX GAMA Gidatze arina, erabateko kontrola.
2014/09/22

Merkaturatu den serie berri honek iraganaren eta geroaren arteko mugarri bat markatu du gaur egun onartzen diren biltegiko praktiketan, bereziki oso leku gutxi dagoen biltegietan.

Direkzio bakarraz konfiguratuta dago –direkzioa gurpilekin atzean, 100 gradu baino gehiagoko angeluan jiratzen dutenak, eta trakzio motor indibidualekin aurreko gurpiletan- eta horri esker orgak direkzio ikaragarri arina du eta bere ardatzean jiratu daiteke, espazioa modu efizienteagoan erabiltzea ahalbidetuta.

Bereziki nabarmentzekoa da orgak, duen tamaina duela, zer jasotze ahalmen ikaragarria duen.Bere gaitasun maila bera – 2.5- 3.5 tona– duen beste edozein orga baino nabarmen txikiagoa izanik,  EDiA EX berriak 7 metroko altueran karga handiei arazorik gabe eusteko behar besteko indarra eta egonkortasuna eskaintzen ditu.

Bere motor hidraulikoa eta trakziokoa guztiz zigilatuta daude, ura eta hautsa sar eza daitezen, eta babeserako IP54 sailkapen ofiziala betetzen dute, urari buruzko erresistentziaren IPX4 espezifikazio industrialarekin batera, eta horrek denak orga kanpoan segurtasun osoz lan egiteko ezin hobea izatea egiten du.

Mitsubishi orga elektrikoen belaunaldi berriak aitzindaria den eragintza sistema sentikor bat eskaintzen du (SDS O SensitiveDrive System), zeinak orgaren erantzuna gidariaren mugimenduetara egokitzen dituen modu adimentsuan.

EDiA EX gama 2.5 eta 3.5 tona arteko karga gaitasuna duten 5 modelok osatuta dago, eta gama horrekin 1 eta 5 tona arteko gaitasuna duten ULMA etxeko orga kontrapisatu elektrikoen multzoa osatzen da.