EDiA EM Berria, inteligenteena, azkarrena. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

EDiA EM Berria, inteligenteena, azkarrena.

Mitsubishiren 48V-ko kontrapisu elektrikodun orgatxoen FB14-20A(C)N(T) serie berria.
EDiA EM Berria, inteligenteena, azkarrena.
2018/09/14

ULMA Orga Jasotzaileek udazken honetan aurkeztuko dute merkatuan Mitsubishiren EDíA EM berria. Merkatuko orgatxo inteligenteena eta erresistentzia handienetako duena. 48V serieko bertsio berriak 3 eta 4 gurpileko bi modelo desberdin ditu eta karga-ahalmena 1.4 eta 2.0 tona artekoa da.

Ekipazioan aukera ugari eta interesgarriak eskaintzen ditu, eta Mitsubishik beti eskaini ohi duen maniobragarritasuna, potentzia eta fidagarritasuna dira haren ezaugarri nagusiak.

 

Errendimendu handirako diseinatu eta sortu da, modu intuitiboan funtzionatzen du eta langile bakoitzak duen abilezia eta tamaina gora-behera, bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitzen da berehala.

EDíA EM berriaren software aurreratuak denbora errealean aztertzen du portaera eta automatikoki egokitzen da errendimendu ziurra baina produktiboa eskaintzeko.

 

Gaurtik aurrera, diesel orgatxoen defendatzaile sutsuenek ere zaila izango dute aukeratzeko, ULMAk eskaintzen duena ez delako soilik kanpoan zein barruan lan egin ahal izateko orgatxoa. Baldintza kaskarrenetan ere, gama honek bere baliokideak diren beste diesel batzuk gainditzen ditu eta zarata maila txikia, energia kontsumo minimoa eta orain artean ezagutzen ez ziren segurtasun zein erosotasun mailako ezaugarriak eskaintzen dizkio langileari.