ECOBUILD azoka Londresen; gure soluzioakerakusgai
Azoka hau, 2005ean sortu zenetik, eraikuntza sektoreko produktu eta material jasangarrien erakusleiho bilakatu da, hornitzaileak ezagutu eta harremanak egiteko aukera ezin hobea. 1.500 enpresa-erakusketari eta 150 mintegi eta hitzaldi baino gehiago biltzen ditu eraikuntza jasangarriaren inguruan.
ULMAk, bertan, Fatxada Aireztatuetako bere gama berriak aurkeztu ditu: Easy,
Vanguard, Creaktive. Horiek guztiak proposamen desberdinekin testura eta koloreetan, azken horren pertsonalizazio aukera eta kreatibitatea nabarmenduz.
Era berean, Kanalizazio Lineak merkatu ingelesean Multi V+ bere sistema berria ezagutarazi du, sistema bakar batean hainbat abantaila (ekonomia, balio-aniztasuna eta malda aukera) biltzen dituena, eta Garage Kit bezalako soluzio ohikoagoak ere erakutsi ditu.
Soluzio horiek ULMA Architectural Solutionsen eskutik datoz: Eraikuntza sektorerako soluzio pertsonalizatuen eta jasangarrien garapenean aurrealdean kokatzen den enpresa, Eraikuntzan Kalitate eta Berme ikur ere badena.