Drainatze soluzioa: teknikoa eta estetikoa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Drainatze soluzioa: teknikoa eta estetikoa

Eta, opari gisa, gomendio turistikoa
Drainatze soluzioa: teknikoa eta estetikoa
2023/03/01

Duela hilabete batzuk Frantziako Rennes hiria bisitatzeko aukera izan nuen. Laneko arrazoiengatik bidaiatu nuen, sektoreko azoka batera joan nintzen, baina badakizu, negozio bidaiak oporrak ez diren arren, beti egoten da gozatzeko tartea.

Gaur nire tokirik gogokoena zein izan zen kontatuko dizut, egunen batean hiri horretara joaten bazara ere, eta, bide batez, drainatze soluzioak hornitu ditugun proiektu baten berri ere emango dizut.

Baina, lehenik eta behin, gomendio turistikoa: Rennesetik igarotzen bazara, hiriko ikusi beharrekoa Sainte-Anne plaza da, hiriaren erdigune historikoaren iparraldean dagoena. Plaza honetan "Basilique Notre-Dame de Bonne Nouvelle de Rennes" eliza erraldoia dago.

Hiriko paisaia niri bezala gustatzen bazaizu, plaza honen edertasunak ez zaitu axolagabe utziko. Eta, gainera, ondo jatea ere gustatzen bazaizu, inguru hau giro handia duten taberna eta jatetxez beteta dago. Terraza hartan jan nituen Bretainiako krepe gazi tipikoak gogoratzearekin bakarrik, ahoa ur egiten zait...

Orain proiektua azalduko dizut.

Plaza ikusgarri horretan ULMAren drainatze kanalak jarri dira, bi helbururekin: euri uren hustuketari irtenbide teknikoa ematea, eta, gainera, sareta estetiko batekin egitea.

Drainatze teknikoa: MultiV+ kanalak (eta zergatik interesatzen zaizkizun)

Esan nezake gure MultiV+ kanalen familia merkatuko onena dela, edo adituak garela bla bla bla. Baina badakit hori ez zaizula interesatzen.

Orain kontatuko dizudana da jakin nahi duzuna: zer mesede egin diezazuketen  MultiV+ kanalek. Eta horretarako, proiektu hau aukera-aukeran datorkit:

  • Erresistentzia denboraren iragateari: polimero hormigoian eginda daude, beraz, hormigoi tradizionalezko kanalak baino lau aldiz erresistenteagoak dira. Drainatze sistemak bizitza erabilgarri handiagoa du.
  • Garbiketa kostuak aurreztea: V optimizatuko forma dela eta ura azkarrago drainatzen da, sedimentuak lekualdatzeko gaitasuna handituta eta, horrela, efektu autogarbitzailea lortuta. Edo, bestela esanda, kanal horiek mantentze lan gutxiago behar dute, bakarrik garbitzen baitira.
  • Eskulanaren kostuetan aurreztea: Rapidlock ® torlojurik gabeko finkatze-sistemari esker, segundo batean finkatu daiteke sareta kanalean, tresnarik gabe. Erraza eta azkarra.

Orain alde estetikoarekin goaz, ikusten dena: saretak.

Hiriko ingurunea izanik, saretaren estetika faktore garrantzitsua zen. Kasu honetan luzetarako nerbiodun saretak, takoien aurkakoak instalatu dira. Mota horretako saretek 45°-ko arraildurak eta piboteak dituzte ura bideratzeko, eta 720,55 cm²/ML-ko bilketarako azalera.

Orain badakizu: Rennes bisitatzen baduzu, zoaz Sainte-Anne Plazara hiriko paisaiaz gozatzera, krepe bat jatera, eta, bide batez, erreparatu zoladurari gure drainatze irtenbideak ikusteko ;-p