Ulma Architectural Solutions
Drainatze efizientea Radomira Putnikaren plazan, Serbiako Kragujevac hirian
5000 m2-ko plaza handi horrek, uholde arazoak zituen. Plazak zuen drainatze sistema ez zen nahikoa, eta, horregatik, azterketa hidrauliko bat egin ondoren, drainatze lerro batzuk, kanal modelo batzuk eta sareta batzuk definitu ziren.
Multi V+ kanalen 500 ml aukeratu eta instalatu dira, sareta artekatuarekin. Horrela konbinatu dira, alde batetik, gure Multi V+ familiaren V formak ematen duen efizientzia hidraulikoa eta, bestetik, sareta artekatuak ematen duen estetika.
ULMA Architectural Solutionsen drainatze kanalekin, plaza eraldatu dute, haren drainatze sistema ez ezik, haren estetika eta segurtasuna ere eraldatu dituzte eta.