Diseinu garaikidea arkitektura judizialean: Segoviako epaitegi berriak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Diseinu garaikidea arkitektura judizialean: Segoviako epaitegi berriak

Guztira, 3.030 m2 fatxada estali dira ULMA Architectural Solutionseko Stoneo plakekin.
Diseinu garaikidea arkitektura judizialean: Segoviako epaitegi berriak
2024/02/29

3 solairuko eraikin ikusgarri hau 13.000 m2-ko lursail batean dago, eta estetika garaikidea du. Lerro garbiak eta geometriarekin jolasten duen diseinua dira estetika horren ezaugarri bereizgarriak.

Estetika garaikidea eta lerro garbiak:

Bolumenak eta geometria funtsezko elementuak dira arkitekturan, eraikinen forma definitzen baitute eta diseinu koherenteak eta atseginak lortzeko funtsezkoak baitira. Kasu honetan, 3.030 m2 fatxada estali dira Stoneo plakekin, fatxada aireztatuetarako eraikuntza soluzioarekin, alegia.

Koherentzia diseinuan:

Proiektu honen beste ezaugarrietako bat da kanpoan eta barruan material berdina erabili dela.  Epaitegi honetan, kanpoan instalatutako plaka berdinekin estali da patioak inguratzen dituzten bolumenen barruko aurpegia. Gainera, Stoneorekin estali dira barrualdeko elementu solteak . 

Segoviako epaitegi berriak arkitekturako diseinu garaikidearen adibide nabarmena dira, eta orain espazio bikaina dira hirian justizia administratzeko.