DIBt-ek ULMA Construccion-eko ainguraketak ziurtatu ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

DIBt-ek ULMA Construccion-eko ainguraketak ziurtatu ditu

Eraikuntzako Institutu Alemaniarrak (DIBt) ULMAko ainguraketak ziurtatu ditu (DW15/M24 eta DW20/M30 Konoak, NT15 eta NT20 Mihiztadurak eta DW15 eta DW20 Oin ainguraketak), araudi alemaniarren eskakizunen arabera. Horren ondorioz, ULMAk merkatu alemaniarrean daukan posizioa indartu egin du.
DIBt-ek ULMA Construccion-eko ainguraketak ziurtatu ditu
2012/12/10

Ainguraketa-sistemak, behin hormigoian txertatuta,hormak sortzeko gora egiteko sistema desberdinak jasaten ditu, baita lan-plataformen osaera ere.

Elementu gehienak berreskuragarriak dira, hainbat alditan berrerabiltzeko.

Ziurtagiriak bakarrik balio du konoak ULMA ainguraketen euskarri bezala erabiltzeko. Hauek dira:

•        DW15/M24 Konoa, NT15 Mihiztadura eta M24x120 10.9 s/DIN EN ISSO 4014 Torloju hexagonala.

•        DW20/M30 Konoa, NT20 Mihiztadura eta M30x130 10.9 s/DIN EN ISSO 4014 Torloju hexagonala.