Darfresh event — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

Darfresh event

Sealed Airrek, ULMA Packagingekin lankidetzan (espezialista da ontziratzeko ekipamenduen eta sistemen diseinuan eta produkzioan), Darfresh® event izeneko ekitaldi esklusiboa antolatu zuen otsailaren 10ean eta 11n, Sealed Airrek Europan bezeroaren arretarako duen Packforum zentroan.
Darfresh event
2016/02/20

Ekitaldian Europako osoko bezeroek parte hartu zuen, eta ULMA Packagingen skin termozigilatzeko makinekin egindako erakustaldi interaktiboak ikusi ahal izan zituzten. Zehazki, TFS 707 makina bat, zeinak tapa bikoitzeko skin ontzi bat egiten duen, eta TFS 407 makina bat, skin ontzi tradizionalarekin.

Bezeroek interes handia erakutsi zuten teknologia horri buruz, eta gainera lehen eskutik entzun ahal izan zituzten enbasatzeko beste mota batzuekin alderatuta mota honek eskaintzen dituen abantaila ugariak, horien artean bizitza baliagarria luzatzea, aurkezpena hobetzea, izerditzetik datozen likidoak atxikitzea, kokapen bertikala, etab.