Dagoeneko ULMAko lanleku guztietan, zure mugikortasun jasangarria sarituko dugu
Estatuko lanleku guztietan abian jarri da sariak emango dizkizun pograma, lanera joateko modu jasangarrian egiten dituzun kilometroengatik: oinez, bizikletaz, korrika eginez, patinatuz, auto partekatuan, LanBus edo garraio publikoetan.
2018an abian jarri zen programa hau Oñatiko ULMAko lanlekuetan, 2019an Estatuan dauden ULMAko lanleku guztietan martxan dago. Oñatin 267 langile barruan daude, guztira 9.116 kilometro egin dituzte modu jasangarrian eta zenbat 2.000 kg C02 baino gehiago ez dutela igorri eguratsera.
Animatu, eta modu jasangarrian mugitu zaitez, autoa etxean utzita. Osasungarriagoa da, ingurumena gehiago errespetatzen du, merkeagoa da, ongizatea eragiten du, burmuina oxigenatzen du, estresari kontra egiten eta sedentarismoa hausten laguntzen du, bai eta gure neuronak egoera onean mantentzen ere, eta, gainera, saria dauka!
Izena eman nahi?
Parte hartzeko, bi urrats erraz hauek egin behar dituzu:
1.- Izena eman web gune honetan: www.ekokilometro.ulma.com
2.- Deskargatu Ciclogreenen doako app-a zure mugikorrean.
Jada dena duzu zure kilometro jasangarriak zenbatzen hasteko!
Nola zenbatzen dira kilometroak?
Zure ibilbidea egiten hasi behar duzunean, ireki Ciclogreen aplikazioa, aukeratu nola egingo duzun ibilbidea eta sakatu Play. Mugitu ahala, zure ibilbidea mapan marrazten joango da, app-ari non zauden jakiten uzten diozulako. Zure helmugara iristean, sakatu Stop jarduera amaitzeko, eta jarduera gorde egingo da.
Hemen duzu kilometro bakoitzaren balioa, nola egiten duzun arabera:
- Oinez: 1km = 4 ziklo
- Patinatuz: 1km = 3 ziklo
- Bizikletaz, korrika eginez: 1km = 2 ziklo
- Patinete elektrikoz, LanBusean, garraio publikoetan: 1km = ziklo 1
- Auto partekatuan: 4km = ziklo 1
Pilatu zikloak eta trukatu zure zikloak opariekin. Astelehenetik ostiralera, estatuko ULMAko lanlekuetara egindako ibilbideek eta ULMAko lanlekuetatik egindakoek balioko dute.
Non eskuratu ditzaket opariak?
www.ekokilometro.ulma.com web gunean prestatu dugun opari katalogoa ere ikusi ahal izango duzu eta nahi duzunean zure zikloak opariengatik trukatu ditzakezu. Urtean gehienez ere 200 euro trukatu ahal izango dira pertsonako. ULMAko kooperatiben arteko rankinga ere ikusi ahal izango duzu.
Eta Ciclogreenen app-an ikusiko duzu zenbat ziklo lortu dituzun, zenbat kilometro egin dituzun, zenbat C02 gutxiago igorri duzun eguratsera, zenbat euro aurreztu dituzun gasolina ez kontsumitzearen ondorioz, bai eta egin duzun jarduerarekin zenbat kilokaloria erre dituzun ere.
Animatu!
Programaren helburua da ohiturak aldatzea eta modu osasungarriagoetan eta jasangarriagoetan jardutea; horrela ULMA enpresa arduratsuagoa bihurtuko dugu.
Enpresa askok jada badute abian programa hau. Decathlon, Seur, HP, Carrefour, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Malagakoa, Leongoa, Cadizekoa, Alacantekoa, Granadakoa, Valladolidekoa, Zaragozakoa eta beste unibertsitate batzuk, esaterako, jada hasi dira beren kolektiboen mugikortasun jasangarria saritzen, Ciclogreenekin.
Badakigu zaila dela barneratuta ditugun ohiturak aldatzea eta askotan erosotasunak edo inertziak gehiegi pisatzen duela, edo agian egunero ezinezkoa dela, baina dena hastea izaten da. Zure aldetik pixka bat jarrita, ULMAk saritu egingo zaitu. Lagundu nahi?
Edozein zalantza argitzeko, idatzi mesedez ulmafundazioa@ulma.com helbidera.