- Ulma Construction
CVS hegaleko orgak, lursail konplexuetan eraikitzeko soluzioa
Proiektuaren kokapena dela eta, sakontasun handiko bailara batean baitago, ULMAk taula elkarren segidako hegalen metodoarekin egitea planteatu du. Teknologia hori argi handiko zubiak eraikitzeko egokiena da, eta horrelako zubiak errendimendu handiz eraikitzea ahalbidetzen du, pilareen altuera handia denean, edo zubiaren taulak lurraren gainean zurkaiztea konplexua denean.
Biaduktua gauzatzean ULMAren hainbat enkofratze sistema erabili dira. Zimenduak, estribuak eta tarteko pilareak hormetarako ORMA enkofratuekin egin dira. Taularen kaxa erako sekzioaren hondoa eta alboak enkofratzeko HMK zubi taularako enkofratua erabili da, askotariko geometrietara egokitzen uzten duelako. Taula eraikitzeko, 4 CVS aintzinamenduko orga erabili dira.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu