Coworking gune berria Milanen
Milan, modaren hiri nagusia, garai berritzailea bizitzen ari da, eta bere eremu asko birmoldatu egin dira, bizitza berri bat emanez.
IULM Unibertsitatetik gertu dagoen eta jada erabiltzen ez zen eremu honen kasua da horietako bat.
Hirigintza berroneratzeko proiektu honen helburua da 50eko hamarkadako industria eremu bat eraldatzea, enpresek teknologien garapenean eta berrikuntzan inbertitu ahal izateko.
The Sign (seinalea) izenaz ezagutzen den arlo honek komunitatea erakartzen du eta ongietorria ematen die konpainiei, lanerako espazio malgu berriak eskainiz.
Eraikinen diseinua, inguruko eremuak eta berdeguneak estetikoki asko zaindu dira; ezin bestela izan hiri honetan.
Eta ULMA drainatze kanalak berrikuntza horren parte izan dira.
Eraikin berriek beirazko fatxadak dituzte, euri urak biltzeko inolako sistema konbentzionalik gabe, esaterako, teilatu kanaletak.
Horren ondorioz, ur guztia zuzenean iristen da eta eraikinaren perimetro osoan jarritako gure kanalekin drainatzen da. Drainatze sistema fatxadaren ondoan dago, irudietan ikus dezakezuen bezala.
MultiV kanalak, drainatze eraginkorra
Kontuan izanik ur guztia fatxadara doala, MULTIV kanalak instalatu dira, 200 metroko zabalerakoak.
Kanal horiek V forma dute, ura azkarrago kanporatzeko bereziki diseinatua, kanalen ahalmen hidraulikoa handituta.
Ura abiadura handiagoan drainatzen denez, kanalaren autogarbiketako efektua ere hobetzen da, mantentze beharra murriztuz, ur horrek berak eramaten baititu garai lehorretan kanalean gera daitezkeen sedimentuak.
Azken batean, ur kopuru handia eraginkortasunez drainatzeko prestatuta daude, sekzio txikiagoarekin.
Rapidlock ® sistema, azkartasuna eta segurtasuna
Kanal horiek, hidraulikoki oso eraginkorrak izateaz gain, erraz eta azkar instalatzen den sareta bat daukate, Rapidlock ® finkatze sistemari esker.
Sistema horrekin, instalatzaileek ez dute tresnarik behar saretak kanaletari eusteko. Saretak kanalaren gainean jarrita eta sakatuta, 8 puntuan finkatuko dira metro lineal bakoitzeko.
Instalatzen azkarragoa denez, eskulanaren kostuan eta denboran aurreztuko duzu, segurtasuna murriztu gabe.
Guztira, 200eko zabalera duen MultiV kanalaren 450 metro lineal baino gehiago instalatu dira eta luzetara burdinurtuzko nerbioak dituen sareta, estetikoki modu adimentsu, eraginkor eta erakargarrian kokatuta.
Milan diseinuaren eta estiloaren munduko erreferentea izanik, perimetroko drainatzea joera bihurtuko al da? Denborak esango du.