Costco Wholesale ULMA drainadura kanaletan fio da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Costco Wholesale ULMA drainadura kanaletan fio da

Costco multinazional iparramerikarrak ULMAren drainadura sistemak aukeratu ditu Sevillako eta Getafeko (Madril) dendetarako.
Costco Wholesale ULMA drainadura kanaletan fio da
2019/05/05

Konpainiak 2013 urtean inauguratu zuen lehen denda Sevillan, 2018an gasonila-zerbitzugunea martxan jartzean handitu egin dena. Markaren bigarren establezimendua Getafen dago (Madril).

Costco Sevilla denda handitzeko eta Getafeko denda berriaren proiekturako, proiektua egiteaz arduratu den ingeniaritzak merkatuko aukera desberdinen inguruko azterketa egin zuen eta, azkenean, aukeratutakoa gure sistema integrala izan zen, honen bidez, hasieratik amaierara arteko aholkulartitza eskaintzen dugu. ULMAk egiten duen intalazio prozesu guztiaren jarraipena izan zen aldea markatu zuena.

COSTCO GETAFE (MADRIL)

Proiektu honetan F sistemako kanalak instalatzea erabaki zen aparkalekuan eta gasolindegiko sarreran. Kanal hauek bereziki diseinatuta daude trafiko pisutsuko guneetarako.  Zortzi puntutan torlojututa daude, horrela, egonkortasun eta erresistentzia ona lortzen dira beraien gainean egiten diren maniobra eta balaztatzeen aurrean.

COSTCO SEVILLA HANDITZEA

Zamalanetako kai gunean (merkantzia kargatzen eta deskargatzen kamioi mugimendu handia dagoen gunea ) KompaqDrain Civil kanal konpaktuak instalatu ziren. Handitutako gunean, gasonila-zerbitzugunea dagoen tokian, maldadun F sistema aukeratu da, izan ere, urak lurrazalak duen kontrako maldan drainatu behar du.