Cordia adinekoen egoitza berria
Eraikina handitzearen helburua zen egoitzaren edukiera handitzea, 75 plaza gehiagorekin. Eta, horretarako, bost solairuko eraikin bat eraiki da, egoitzari atxikita. Bolumen berria perpendikularra da lehendik dagoen eraikinarekiko.
Proiektuak BSA Consult arkitektura estudioak jasangarritasunarekin duen konpromisoa adierazten du. Eta zentzu horretan,ULMA Architectural Solutionsek eskaintzen duen fatxada aireztatuaren eraikuntza soluzioa, arkitektura jasangarriko joera bat da. Energia gutxiago kontsumitzen eta barneko erosotasuna hobetzen laguntzen baitu, isolamendu jarraitua ziurtatuz eta zubi termikoak saihestuz.
Eraikinak LEED jasangarritasun ziurtagiria lortu du, eta hori, zalantzarik gabe, ekoefizientziaren estandarrekin eraikita dagoela eta jasangarritasun baldintzak betetzen dituela bermatzen du.
Eraikin berrian ere Stoneo plakak aukeratu dira, izan ere, BSA Consulteko arkitekto tekniko Silvia Saizek esan digunez, “eraikina ingurunean integratzea errazten dute, eta, horrela, inpaktu bisual txikiagoa eta iraunkortasun handiagoa lortzen da”.
Erabilitako plakak 1800x900mm-koak dira, eta dimentsio horrek, Sivia Sainzek gaineratu duenez, “lanak azkar gauzatzea ahalbidetzen du, eta errazten du bilatzen genuen eta beste material batzuekin lortzen ez genuen itxura estetikoa lortzea”.
ULMAn oso argi dugu arkitektoek paleta zabala eta moldakorra behar dutela. Horregatik, Stoneok eskaintzen duen testura eta akaberen gama oso lagungarria da proiektu bakoitzean bilatzen den estetika emateko.