Blockbuster Mall Ukrainiako merkataritza eta aisialdi gunerik handiena bihurtu da
Merkataritza gune horretara doazenek gastronomiako, modako eta entretenimendurako askotariko eskaintzak aurkituko dituzte. Zentzu horretan, bere inaugurazioa baino lehen, Blockbuster merkataritza guneak International European Property Awards sari ezaguna eskuratu zuen, Ukrainiarako Garapen Txikizkaririk Hoberenaren kategorian, nazioartean aitortutako bikaintasunagatik.
ULMAk Ukrainian duen filialaren esku egon da eraikuntza lanaren prozesu osoaren kontrola, eta berak eman du proiektua garatu den bitartean behar izan den laguntza tekniko profesionala. Merkataritza gunearen egitura bertikalak egiteko aukeratu den soluzioa izan da ORMA enkofratu modularraren sistema eta CLR habe zirkularren enkrofatuaren arteko konbinazioa, soluzio honen bitartez akabera bikainak egin ahal izan baitira, honelako eraikuntza proiektuetan beharrezkoa den moduan.
Merkataritza gune berriak diseinu modernoa edukiko du, igogailu, eskailera mekaniko eta pasabide mugikorrekin, bisitariak goiko solairuetara errazago iritsi ahal izateko. ENKOFLEX egurrezko habeen enkofratua eta T-60 markodun zinbria izan dira lauzak egiteko aukerarik hoberena.
Eraikuntza proiektuan inplikatutako agente guztiek elkarlanean ondo aritzeak, ULMAko profesional trebatuek ikuskapenak in situ egiteak eta teknikari taldearen gomendio guztiak betetzeak ahalbidetu dute sistemak berriro erabili ahal izatea eta, ondorioz, materialetan, kostuetan eta denboran aurreztea. Hitz batean, ahalik eta errentagarritasun eta segurtasun handiena ekarri dio bezeroari.